ARTIGOS
 
"Lectura Pedagógica de la Realidad Vasco-Brasileña" livro de Arantxa Ugartetxea Arrieta
 


Sarrera

Eusko-Brasildar errealitatearen irakurketa pedagogikoaren izenburupean, lan hau egin dugunok, zenbait gogoetara bideratuak izan garela, adierazi nahi dugu. Ikuspegi pedagogikotik saiatu gara aztertzen, zer suposatzen duen benetako bidai interkultural honek, bi kulturen, euskalduna eta brasildarraren, arteko elkar eraginak hain zuzen.

Biak daramate bere baitan, dagokien zama emozionala. Horrela agertzen dute euren hitzetan elkarrizketatuak izan direnek, behin eta berriz esaten dutenean, euskal emozioak jarraitzen duela, zenbait istorio brasildarrekin batera. Elkarrizketatuak 50 bat izan dira, gutxi gora behera. Horrela, era bizi eta zuzenean ukitu izan dugu, eremu pertsonala, familiarra eta soziala. Gainera, lan hau egin dugunetako bi, Euskal Herritik kanpo bizi garen, edo izan garen, multzoaren partaide gara.

Grabatutako historietan agertu diren zenbait emozioak, eraman gaitu aintzakotzat hartzera, Alfredo Soeiro dotorearen liburuan, Realidade Emocionalen, agertzen diren eduki zientifikoak. Elkarrizketatua izan da, eta egun, Brasileko Euskal Pilota Federazioko zuzendaria dugu. Ezagutu dugu Euskal Herriarekiko duen maitasuna eta liburuaren gaia ezin hobea gertatzen denez, eta didaktika onean idatzia, euskaratzea erabaki dugu, Errealitate Zirraragarriaren izenburuarekin. Itzulpena egin ondoren, lan honen barruan egokitzea ezinbestekoa iruditu zaigu.

Errealitate Zirraragarriak argitasun zientifikoa ekar.tzen dia egin dugun lanari. Errealitatea, beti emozionala dela, oso argi adierazten du, bizitzen ditugun, zentzazio eta dagokien interpretazioen, euskarri psikikoa suertatzen delarik. Ditugun hunkipenetan presente daude beti, jaio eta bizi izan garen giroetako, ezaugarri kulturalen aztarnak. Errealitate guztietan dagoen eduki emozional hori izanaz, lortu nahi dugun errealitatearen ahaleginean bizitzen ditugun eraldaketa guztien, motorra.

Aztertzen dugun errealitate honen lur historikoa, Brasil da. Horregatik Elça Martins-ek A construção da identidade izenburupean, lurralde berezi honetako, historia, geografia, gizartea, kultura eta abarren, ezaugarriak. agertzen dizkigu. Brasildar identitate pluralaren analisia era jatorrean egiten du, eta_hein berean, eusko-brasildarra den identitatea sumatzera garamatza. Identitate hau, era harrigarrian gertatzen dela ohartuz: sustraiak galdu gabe, kultura berriaren ezaugarriak poliki-poliki gureganatzen ditugu, denboraren poderioz izaera bihurtzen direlarik.

Elça Martins-ek, espainiar eta brasildar kulturak, integratuak bizi ditu. Gure euskal kulturak, erakartzen du, eta Euskal Herrira bidaiatzeko aukera ere izan du. Lan honi egiten dion ekarpena, emozioz eta profesionaltasunez egina izan da. "Euskaldun izateari", begirunez inguratzen, saiatu da. Portugesez agertzen den guztia, berak itzuli izan du, dagokion lanaren gain. Beti laguntzeko gertu aurkitu dugu.

Lehen aipatu dudan bezala, hitza eta hizkera biziak, izan dira, lan honen lurra, eta Euskaldunak Brasilen atalaren oinarri. Estebe Ormazabalek, denboraren zehar gertatu izandako zenbait historia pertsonalak eta egoera politiko sozialak ekarri dizkigu, sentsibilitate handiz, euskaraz eta erakartasun ezaugarriaren ukituaz. Ezinezkoa izan da, elkarrizketatu guztiak txuri beltzean jartzea, egoera errepikatuak gertatzen direlako batzuk, eta baita ere, irakurleak ez aspertzearren.

Dena dela, Estebek aukeratu izan dituen hitzetan, ordezkatuak sentitu gintezkeela esango nuke. Inor ez dadila alboratua sentitu, da gure desioa, denen beharra izan dugulako lan hau aurrera ateratzeko orduan. Ahotz guztiak behar izan ditugu, Brasilen bizi izandakoen balorazio pedagogikoa egiteko unean. Bakoitzaren historia, ezinbestekoa gertatzen da, eusko-brasildar historia multzoaren barruan. Mila esker denei, mila esker benetan. Ahotz polifoniko bakar baten partaideak gara, lan honetako protagonistak. Aipatzen direnak, ongi egokituta historikoki, agertzen dira, eta garaiko giroan kokatzen laguntzen gaituzte. Ez da izan helburua, ekarpen historiko ezin hobea egitea, aurrera pauso bat baizik, atzetik etorriko direnak, jarraitu eta hobetuko dutelakoan gaude.

Nire interesa, bidaia berak, suposatzen duen edo eraikitzen laguntzen gaituen kulturan, murgiltzea da. Sentsibilitate brasildarretik hitz egiten dudanean A partir de uma emoção brasileiran kokatzen naiz, eta euskal sentsibilitatetik egiten dudanean Euskal zirraran. Gaztelania kontutan eduki dugu, gehiengoak hizkuntza honetan hitz egin dutenez, hizkuntza komuna dugu, elkartzeko eta ulertzeko leku. Horregatik Lectura pedagógica gaztelaniaz dago.

Errealitate Zirraragarriaren arabera, bidaia berriro egitera ausartu naiz. Etxea, kalea, egin behar sozialak, euskal etxea, lexikoa, hiritartasuna, pilota eta frontoia,..., zeharkatu ditut, oinarriko lurra eta iritsitako lur berriaren artean, gertatutakoa kontutan izanik. Autorearen hitzetan, eusko-brasildar bidaiaren itzulgarritasunaz, baliatu naizela esango nuke. Beti eusko eta brasildar emozio elkartuaren, amets pedagogikoa, aurrean dudalarik.

Elça Martins-ek, Estebe Ormazabalek, eta Arantxa Ugartetxeak, egin dugun lan honekin, irakurleari erakutsi nahi diogu, Brasil, lur multikultural honetara euskaldunak iritsi zirela eta egun iristen jarraitzen dutela. Emozioa, errealitatearen zati bat denez, zuek ukitzea espero dugu idatzitakoarekin. Herri zoragarri bat dugu geure aurrean, sentsibilitate kultural mota askorekin osatua. Euskal izaerak ahal dezake gozatu eta bizi esparru honetan, gu ere pluralak baikaraL Norbaitek behin ezan zidan, gure herria hain txikia izanik, geografia, kultura eta hizkera ezberdin anitz zituela. Euskal oinarrian dago aniztasuna eta ezaugarri hau pasaporte hoberena bihurtzen da, eusko-brasildar hiritarraren izate emozionala, ulertzeko garaian.

Arantxa Ugartetxea Arrieta