ARTIGOS
 
"Euskal pilota Brasilen: pasio baten historia" de Arantxa Ugartetxea Arrieta
 


1928ko Martxoaren 9an, 26 urte zituelarik, Ricardo Arnau zestalari brasildarra pneumoniak jota hil zenean, São Pauloko egunkari guztietan azaldu ziren idatziak heriotza honek kirolarentzako eta gizartearentzako izango zuen galera azalduz. Bere joko "elegante e avesso aos trucs" (liraina eta trikimailuen aurkakoa), bere arintasun ikaragarria eta salto izugarriek, garaiko kronika egileen h itzetan , pelotari eta pilota zale brasildarren munduan garai bat itxi zuten.

Ricardo Arnauren heriotzaren garaian lau frontoi profesional zeuden São Pauloko hirian (garai hartan 2 milioiko hiria): Frontão Boa Vista, Frontão do Braz, Frontão Nacional eta Frontão Braileiro. Astero ospatzen ziren zesta puntako jokoak, gehienetan São Pauloko goi mailako gizarteaz bete beteriko frontoietan. Frontoi profesional horietatik kanpo beste 5 elkartetan jokatu zitekeen pilotan São Pauloko hirian: Clube Paulistano (oraindik bizirik, basamortuaren erdian oasi bat bezala), Clube Corinthians (oraindik frontoi txiki bat gordetzen dute) Associação Atletica de São Paulo, Club Ipé eta Club Banespa. Rio de Janeiron 1895. urtearen inguruan bost frontoi profesional zeuden: Brasileiro, Cattete, Electro Ball, Lavadrio eta Municipal. Hauetatik kanpo hainbat elkarteetan jokatu zitekeen pilotan, Club Flamengo, Vasco de Gama e.a. Rio de Janeirotik gertu dagoen Niteroi hirian ere bazen Jai Alai izeneko beste frontoi bat. Curitiban (Parana estatuko hiriburua, brasilgo hegoaldean) ere bazen Jai Alai izeneko frontoi profesional bat eta Santos-eko hirian 1925ean gutxienez beste frontoi profesional bat bazegoen.

Ricardo Arnau-rekin batera, Juan Martin Arnau, Prudencio Arnau, Bertho, Helio, Carioca, Antonio, Paulista, Americo, Martin, Gaspar, Melchor, Ugarte, Uria, Isidro lraola Genua, Nilo, Julio, Lorente, Ansola, Albisua, Villabona, Marcelo Fernandes, Juanito Gogorza, Alberti, Alberto Munita, Zabaleta, Manuel Renoir, Juan Antonio Fares beste askoren artean ziren garaiko pelotari ezagunenak São Paulon. Rio de Janeiron berriz beste hainbeste gertatzen zen bertako pelotariekin, eta estatuen arteko txapelketak antolatzen ziren milaka pilotazaleen gozamenerako. São Pauloko pelotariak omen ziren hoberenak "no fidalgo esporte vasco". Jokoari "cesta", "pelota" edo "pelá" deitzen zitzaion, eta jokalariei berriz, "pelotari".

Baina Brasilgo pilotarien historia 1900. urtearen aurretik hasten da. Jakina da pilotari euskaldunak Rio de Janeiron 1895ean ari zirela jokatzen eta garai hartako "O Estado de São Paulo" egunkarian datorrenez :"frontoitik kanpora irteten diren pilotek, inguruko etxeetako leihoak eta teilak hausten dituzte, bizilaguneei kalte handiak sortuz". Beraz suposa daiteke pilota enpresari, frontoi eraikitzaile eta pilotari profesionalek 1850. urtearen inguruan Brasil ongi ezagutzen zutela. 1937. urterako brasildar edo euskal-brasildar pelotariak ezagunak ziren pilota mundu osoan eta Cuba, Mexico eta Txinan jokalari bezala ari ziren. Adibidez Juan Antonio Fares, São Paulon jaioa 1915ean atzelari bezala famatua izan zen Mexico eta Cuban 1930. hamarkadan.

Brasildarrek zesta puntari egin dioten ekarpenetako bat, zesta puntak gaur egun duen itsura da: gaur egungo zesta puntek, beren kurba bat batean hasten dute larruzko eskularruaren ondoren, igitai itxura emanez zestari. Aldaketa hau benetan argia izan zen: alde batetik zestaren goialdeko zatia ezabatzen zuen, inoiz erabiltzen ez zen zatia izan ere pilota zestaren erdiraino bakarrik heltzen baita. Eta bestalde pilotaren kontrola errazten zuen goialdetik ihesa zailduz. Ez da erraza jakitea noiz zehazki gertatu zen aldaketa hau, baina 1900. urtearen inguruan gertatu zen. Pedra Olazabal zesta egile famatuak dionez 1906-1908 tartean sortu zen hobekuntza hau eta dudarik gabe Brasildik etorri zen. Garai hartan bere aitaren etxera etortzen ziren pelotariek "Brasilgo estilora" egindako zestak eskatzen omen zituzten.

1920-30. urte inguruan zesta puntaren hedapena eta fama Brasil osora zabaldua zegoen, Brasildar eta kanpotar pelotariak elkarren aurka ekiten ziotelarik frontoi profesional ugarietan, jokoa erabat "gizarteratua" zegoen ... 80 urte ondoren, guzti hau gutxi batzuen memorian bakarrik geratu da eta jokoa pasioz betetako jokalari gutxi'batzuek bizirik mantendu dute Brasilgo azkeneko frontoietan.

Pilotaren memoria bizirik

Beste pilotari famatu bat Isidra Iraola Genua (Tolosa, 1902-1959) izan zen Magdalena Iraolarekin ezkondua. Bere alabak, Luiza Helena lraola de Azevedo (São Paulo, 1939) kontatzen digu nola São Pauloko frontoietan bere bizia ongi baina hobe egiten zuten pelotariek. Ala ere 1930. urtean Getulio Vargas presidenteak apustu jokoak debekatu zituenean, milioetako kontratu batekin . Shangayra joan ziren pilotan egitera. Shangayko frontoietan izugarrizko arrakasta izan ondoren, Gerrate Mundiala zela eta bertako bizitza erosoa utzi eta Rio de Janeirora bueltatu ziren bertatik Miamira joateko asmoarekin baina gerratearen hasierarekin São Paulon bukatzen dute. Beti ere frontoiak berriz zabalduko zituzten ilusioarekin entrenatzen jarraitu zuten azkenean Outra presidenteak betirako frontoi profesionalak itxi zituzten arte, honekin Brasilgo pilotaren urrezko aroari amaiera emanez.

Ignacia Teresa Arnau Bengoechea (São Paulo, 1927) andereak kontatzen digu nola bere aita, Francisco Luis Bengoechea eta bere ama, Maria Cristina Arnau São Paulon ezagutu ziren:

"Nire aitona-amonen São Pauloko etxea beti pelotari eta pilota kontuz beterik egoten zen. Aitona, Ramón Arnau, euskalduna zen, Prudencio Arnau general karlistaren ondorengoa, eta amona, Teresa Goenaga, gipuzkoarra. Familia handia izan zuten eta gehienak pilota inguruan bizi izan ziren: Juan Martín Arnau (osaba Juanito) pilotaria izan zen joko batean biriketan pilotakada batek jo zuen bitartean. Prudenciori berriz, pilotak buruan eman zion eta larriki zauritu. Ramón, hau ere pelotaria, Shangayn jokatu zuen. Eta Ricardo, Brasildarren artean famatuena eta maiteena, 1928an hil zen pneumoniak jota 28 urte zituelarik. Nire aita 18 urte zituelarik etorri zen Brasilera, pilotan egitera Boa Vista frontoietan, eta beste pilotari asko bezala, nire amonaren etxean geratu zen".

1922an ezkondu ondoren, eta Brasilgo pilota munduak etorkizun gutxi zuela ikusirik, 1932an Txinara joan ziren pilotan egitera. Bertan bi urte egin ondoren, 7 urte zituelarik amarekin Brasilera bueltatu zen. Ez zuten gehiago aita ikusi. Urteak pasa ziren eta Venezuelan zegoela jakin zuen, beste emakume batekin ezkondua eta familia berri bat osatua.

"Nire burua, nahiz eta brasildar izan, euskalduntzat jotzen' dut: harro naiz euskaldun odola nire zainetan dudala jakiteaz.. Nire familiako emakume euskaldunak indar handikoak ziren, dominatzaileak, generalak ... ni bezalaxeL" Bere hitzetan:"Las mujeres vascas son amorosas, madres amantisimas, tienen en las manos y el corazón la medida y hora cierta dei cariiío y de la represión, por eso el amor ha sido una tónica en mi vida".

Euskalduntasuna bizitzeko era desberdinak, belaunaldietan barrena, Brasilgo lur zabaletan.

Garai gogorrak pilotarentzat

1930ean apustuak debekatu ondoren pilotari profesional gehienak Brasildik alde egin zuten, batzuk Shangay aldera, besteak Miami edo Euskal Herrira, eta urte gutxi barru ez zen frontoirik gelditzen ez São Paulon ez Rio de Janeiron: zinema, etxebizitza edo aparkaleku bilakatu ziren. Eta frontoiekin batera, memoria historikoa galdu egin zen: igandero frontoiak betetzen zituzten pilotazaleek jokoa ahaztu zuten eta gaur egun inork ez daki "pelota basca", "pelá" edo "frontão" zer den.

Ala ere pilotazale talde txiki batek bizirik mantendu zuten jokoa urteetan zehar Club Paulistanoko frontoian. Marcelo Fernandes pilotari profesionala izandakoak bertan jarraitu zuen bere heriotza arte pelotari berriak entrenatzen eta era berean frontoia zutik mantentzen. Gaur egun, Paulistanoko frontoia São Pauloko hiriaren patrimonio historikoaren parte da, eta 200ean jasandako berrikuntzekin, beste 100 urteetarako frontoia daukagu!.

Clube Corinthians-en ere bada frontoi bat baina bertan frontenisa bakarrik jokatzen dute. Bestalde badira oraindik Rio de Janeiro eta São Paulon esku hutsez gomazko pilotarekin jokatzeko frontoi txikiak, modalitate hau asko jokatzen da Hego Amerika osoan.

Eskuz pilota edo bakarrik arriskuaren aurrean

Larruzko pilotarekin eskuz Brasilgo frontoi batean norbait ikusi ezkero, ziurtasun guztiz Heraldo Biscayzacu (1942, Ciudad de Carmelo, Uruguai) edo bere ikasleren bat izango da. 61 urteko pilotazale porrokatu honek "pilota eskuan eta ibili munduan" esaldiak gidaturik, 9 urte zituenetikjo eta ke ekin dia Amerikako hainbat frontoietan pilotazale bezala. Uruguaiko euskal txoko batean jaioa, bertan eman zituen bere lehenengo pausoak arraunean eta ondoren esku pilotan. 13 urte zituela poliki ekiten zion eta dagoeneko inguruko frontoi ospetsuenetan ari zen jokatzen.

"Nire familia Xiberuatik etorritakoa da. 1870. urtearen inguruan heldu ziren bi anai Montevideora, bata Argentina aldera joan zen eta bestea Uruguaien geratu zen, ez ziren inoiz berriz elkartu. Familiak Euskal Herriarekin kontaktua galdu zuen 1998. urtean berriz ere Argentínako familiarekin kontaktuan jartzea lortu nuen arte, 120 urte ondoren".

Ameriketan sarritan gertatu ohi den bezala, lehengo bi belaunaldiak euskaldun arteko Ezkontzak izan ziren, Heraldoren gurasoak berriz aita euskalduna eta ama alemaniar-guarani ziren. Ala ere, euskalduntasun hori beti bere bizitzan gidaria izan da:

"euskalduna izatearen sentimendu hori betí oso bizía izan da eta euskal pilotari diodan maitasunak betí bizik mantendu du. Nire aitak ez zidan inoiz euskararik irakatsí ez eta Euskal Herriaz hitzik egín, baina euskaldun izatearen emozioa pasa zidan ... eta oraindik bizirik dirau, eta nire alabei pasatzen saiatu naiz. Horregatik joan nintzen Euskal Herrira nire sustraien bila, eta bertan, 1630ko hilarrietan nire familiaren izena ikustean sentitu nuena ... zirraragarria da".

Bizitzaren bideek Argentinara eraman zuten eta bertan Eva Escobar-ekin ezkondu ondoren Familia osoa Brasilera joan zen 1974an. Lanak uzten zion denbora urrian esku pilotan egiten saiatzen zen nahiz eta Brasilen eskuzko pilotaren tradiziorik ez izan. Banespa Clubean gomazko pilotarekin jokatzen duen taldetxo bat aurkitu ondoren bertan entrenatze lanetan hasten da. 1986. urterako taldea erabat handitzen da eta lehenengo barne txapelketa antolatzen dute. 1980. urtean São Pauloko Euskal Etxea ezagutu zuen eta bertako frontoiaren egoera tristea ikusirik Clube Paulistanoko jokalariek, Euskal Pilota Nazioarteko Federakuntza, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Etxea elkartu ziren frontoiaren berrikuntza lanak aurrera eramateko. Horrekin inguruko gaztetxo talde bat eskuz jokatzen hasi zen bere begiradapean, nork daki esku pilotako Ronaldinhoren bat sortzear ez ote dagoen!.

"Euskal pilotak, eta zehazki esku pilotak nire bizitzan izugarrizko garrantzia du. Ibili naizen toki guztietan beti aurkitu dut norbait jokatzeko eta jokoa zabaltzea eta irakasteak, erabateko poza ematen dit".

Nazioarteko konexioa

"Nahiz eta Irun ez den tradizionalki pilotazale izan, nire aita azkoitiarra zen eta berak utzi zidan pilotari zaletasuna. Umetatik gogoratzen dut nire burua eskuan pilota nuela. Gerrate zibila garaia Baionan pasa nuen eta han etxe barruan ibiltzen nintzen pilotan, gero, Irunera bueltatzean, egun osoa frontoian pasatzen nuen 22 urterekin ezkondu nintzen arte".

Josetxo Iraundegi Arrospide pilotazale bezala definitu ezkero ez gara oker izango: ume garaian sustraitutako zaletasun orrek gaur egun ere begiak pizten dizkio pilotaz hitz egiten duenean. Bizitza osoa pilotari eskainia eta pilotaren inguruan pasa duen irundar honek, pilota munduan bere bide luzea Irungo Kurpil Kirolak elkartean hasi zuen. Urteak eman ondoren pilotaren zabalkuntzan lan eginez, Gipuzkoako federazioan lan egin zuen eta ondoren Nazioarteko Federakúntzan. Idazkari orokor bezala (1978). Garai berean " El Diario Vasco" egunkarian pilota sailean kolaboratzaile bezala ekiten zion. Nazioarteko Federakuntza hazten zen arabera lan kopurua ere hanEJitzen joan zen eta azkenean 1984. urtean, pilota munduan profesional bezala hasi zen lan egiten Federazioko Idazkari Orokor bezala.

"Eta gaur arte jarraitzen dut, naiz eta jubilatuta egon. Azken urte hauetan trinketearen hedakuntzan lan egiten Irungo Ramuntxo Trinkete Klubean lehendakari bezala 1995tik.

Pilotak jende asko ezagutzeko aukera eman dit, eta guztien artean Alfredo Soeiro, Soraya Cuellas eta Heraldo Bíscayzacuk leku berezia dute elkarlanean sortu dugun adiskidetasunagatik. Pilotagatik Brasilen egin duten eta egiten ari diren lana izugarria da eta benetan txalotzekoa".

Elkarlan hau hasi zenetik, São Pauloko Euskal Etxeko frontoiaren berrikuntza izan zen unerik garrantzitsuenetakoa. Eusko Jaurlaritza eta Nazioarteko pilota federazioaren partaidetzarekin frontoia handitua eta berritua izan zen inguruneko pilota ri gazteak erakartzeko proiektu baten barne. Nazioarteko federazioarekin hasitako lan honen fruituetako bat Mikel Bringas (Donostia, 1969), federazioaren batzorde teknikoko partaideak, 1997an 10 egunez São Paulon eskaini zuen esku-pilotako ikastaroa izan zen:

"Gaztetatik pilota munduan ibili naiz, pelotari bezala eta azken aldian Federazioaren batzorde teknikoan lanean mundu osoan pilota ikastaroak emanez. São Pauloko ikastaroan oinarrizko teknikak erakusten saiatu nintzen: eskuen prestaketa, pilota mota desberdinak, prestaketa fisikoa e.a. Brasilen maila oso eskasa da, jokoa oso gutxi hedatua dago eta gure nahia teknikariak prestatzea da pilota hedatzen joateko. Brasildarrak ahaztuak egon dira urteetan eta benetan txalogarria da nola bizirik mantendu duten zesta punta eta pilota han! Laguntza oso gutxi daukate federaziotik baina gauzak egiteko izugarrizko gogoa eta pasioa dute. Pilota erresistentzia sinbolo bat da eta horretarako izugarrizko kemenarekin lan egiten dute. Alfredo Soeiroren lana hunkigarria da, euskaldunok baino gehiago maite du zesta punta eta nahiz eta adinean aurrera joan han ikusi nuen jo eta ke pilotan.

Munduan zehar pilotaren etorkizunari buruz kezka handiak ditut: 19. mendean pilotak munduan zuen hedapena eta gaur egun gelditzen diren frontoi urriak ikusiz pena handia sentitzen dut. Pilota euskal kulturaren zati handi bat da eta mundu mailan euskaldunon irudia zabaltzen lagundu duena, irudi oso positiboa gainera. Lan berezi bat, esfortzu politiko bat egin beharko litzateke guzti hau berreskuratzeko. Adibidez trinketearen bidez, garai modernoetara egokituagoa dagoen pilota bat erarnanaz".

Frontão Paulistano: 100 urteko pasio baten historia

1946an frontoiak itxi zirenean pilotari asko eta askok atzerriaren bidea hartu zuten, Shangay aldera, beste batzuk Mexiko eta EEBB-rantz eta Euskal Herri aldean zortea saiatu zutenak ere izan ziren, Breiler, Rio de Janeiroko pilotariaren antzera. Zesta puntaren mundua apustuetan oinarrituta zegoenez, hauek desagertzean kirola ere desagertzear egon zen, eta garai hartan zeuden frontoi profesional guztiak gaur egun historia dira, zinema edo parking bilakatuta, eta zesta punta bera eta euskal pilota orokorrean historia izango zen pilotazale gutxi batzuen pasioagatik izan ez balitz.

São Pauloko Clube Paulistano tradizionalean gelditzen da Brasilgo azkeneko frontoi handia, 1922an eraikia bere 50x12 metroekin gaur egun arte basamortuan oasi bat bezala dirau pilotari berriak sortuz XXI. mendean bama. Inoiz joko profesionalik izan ez zuelako mantendua izan zen eta bertan, Marcelo Femandes profesional ohiakjokatzen eta jokalari berriak sortzen jarraitu zuen bere heriotza arte 1980an. 1954 (Uruguai) eta 1958go (Biarritz) munduko pilota txapelketetan Brasilgo ordezkari bezala aritu zen Caramururekin.

Gaur egungo zestalarien artean Alfredo Soeiro (Portugal, 1936) dugu, lanbidez psikiatra ezaguna, 37 urte zituela Marcelo berak lagundu zion zesta puntan lehenengo pausoak ematen. Zesta puntaz hitz egiten hasten denean begiak pizten zaizkio, ume baten irrifarrez gogoratzen ditu lehenengo pausoak frontoiean:

"Marcelok bahitu ninduen eta gauza arraro hura nire eskuari lotu, nire erregistrotik erabat kanpo zegoen joko hura, pilota ziztu bizian nire inguruan eta ni non jarri ere ez nekiela!" Horrela hasi zen denborarekin pasio bilakatuko zen esperientzia. "Marceloren heriotzarekin zestalariak umezurtz geratu ginen, ez pilotarik, ez xisterarik ... gainera Marcelok inoiz ez zigun kanpoan jokatzera irtetzera animatu, gure maila baxuagatik edo ...".

Portugalera egindako bidai batean Donostiaraino inguratu zen Alfredo eta bertan ikertzen hasi zen ea non aurkitu zestalariren bat edo pilota egileren bat.

"Zestalari gazte bat ezagutu nuen hotelean, bertako andre baten semea, eta biharamunean elkartzeko geratu ginen. Donostiako alde zaharrean, gela batera lagundu zidan eta sartzean gizon batek ongi etorria eman zidan, Munduko Euskal Pilota Federakuntzaren zuzendaria zen, Jesus lriondo. Pentsa dezakezu nire ustekabea nolakoa izan zen!".

Bere xistera eta pilotez gain hainbat frontoi ezagutzeko aukera izan zuen, jOkalari profesionalak topatu eta batez ere, Brasil berriz ere pilotazale komunitatean sartu zen. Guzti honek haize berriak eman zizkion Paulistanoko frontoi zaharrari eta 1989an, 41 urte ondoren, berriz ere munduko txapelketa batean aurkezteko gonbitea jaso zuten Brasildarrek.

"Kubako esperientzia izugarria izan zen, egin genuen aurrerapen teknikoa izugarria izan zen eta nahiz eta lehiaketan aukerarik ez izan, Kortaren aurka egindako tanto bakar hura oraindik ere biziki gogoratzen dut. Pasioak bultzatuta joan ginen eta pasioa izan zen balio izan zuena. Ondorengo urteetan aurrerapen handiak egin genituen eta azkeneko txapelketan EEBBren aurka 23 tantora heldu ginen". Gaur egun Paulistano frontoien 12 bat lagun zesta puntan, 10 bat paleta eta beste hainbestek frontenisen ekiten diote. Gazte gehiago erakartzeko Mexikoko sistemaz baliatzen dira teniseko pilotekin lehenik eta ondoren baseball-ekoekin entrenatzen hasteko oso emaitza onekin.

"Zesta puntaren etorkizuna ziurtatua dago, hazten joango da datozen urteetan, ala ere, pena da beste zesta punta frontoirik ez edukitzea São Paulo edo Brasilen txapelketak antolatzeko gure artean, horrek bizitasun handia emango lioke Brasilgo zestari".

Pilotaz hitz egitean begiak pizten zaizkion beste bat Soraya Cuellas brasildarra da. Urteetan tenislari profesionala izan ondoren, badmintonean ere ekinaldi bat egin eta zesta puntan lagun batek gonbidaturik hasi zen. Egun hartatik, larunbata eta Paulistanoko pilota jokoa (zesta punta, paleta edo frontenisa) sakratua bilakatu da sãopaulotar honen bizitzan. Kubako txapelketan hasi zen frontenisen jokatzen eta trinketea ere han dastatu zuen, eta ordutik, amets bat: Brasilen Trinkete bat eraiki: "Trinketeak brasildarren aurpegia dauka: dibertigarria, oso dibertigarria, urte osoan jokatu daiteke, bizkorra, alaia ... etorkizuna trinketean dago."

Venezuelako azken munduko txapelketan final laurdenetara heldu ziren eta Frantziaren aurka galdu, hau izan da orain arte kirol aldetik Brasildarrek pilota munduan izandako ondoriorik onena. Emakumeen presentzia da brasildarrek pilota munduari ekarri dion beste "berrikuntza" bat:

"70 urteetan pilota Federakuntza Internazionaleko bilera batean parte hartu zuen lehengo emakumea izan nintzen, benetan esperientzia izugarria eta niretzako ohore handia".

Pilotak bere bizitzan suposatzen duenaz galdetuta: "Bizitza bera da niretzat, pilota bizitza da. Mundu osoan jokatzeko aukera eman dit, bizipen osoa da niretzat, ez kirola bakarrik. Pasio bat!".

Alfredo Soeirok berriz: "pertsona bakoitzak bere bizipena du, niretzat, jai alaiean ez daukat adinik, denbora gabekoa sentitzen naiz, arduragabe osoa, festa, jokoa ...".

2001eko urrian Paulistanoko frontoi zaharrak aspaldian eskatzen zituen berrikuntza lanak amaitu zirenean, pelotari talde honek bizi izan zuen une magikoak urte askotarako indarra eman zion pilotari Brasilen. Frontoia itsura berritua dago, arazo tekniko batzuk ere konpondu dira eta erakarpen askoz ere handiagoa du gazteentzat. Mundu osoan Brasil "o país da bola" bezala ezagutzen da, etorkizunean zergatik ez "o país da pilota".

En el Palacio Urdanibia sede de la Federación Internacional de Pelota Vasca. Jesús Aguirrebeitia, Carmen Arezana, José Iraundegui e José Ramón Zubizarreta.


Visita de José Iraundegui (secretario de la Federación Internacional de Pelota Vasca) a la Euskal Etxea de São Paulo.


En el frontón de la Euskal Etxea de São Paulo, Brasil.


São Paulo. "Vale do Anhangabaú". Junto al retoño del árbol de Gernika.